Komplex deritzo O+Berri / Osasun Berrikuntzarako Euskal Erakundeak bidaltzen duen postari (gaztelaniaz dago idatzita, eta eskatzen dutenei bidaltzen zaie). Posta hori bidaltzen zaie honako gai hauekiko interesa duten pertsonei: osasunaren konplexutasuna eta kudeaketa, berrikuntza, erakundeen jokaera, erakunde malguak, bilaketa eta abentura intelektuala, diziplinartekotasuna, ezagutzaren sorrera, zientziaren epistemologia, antropologia kulturala, soziologia ebolutiboa… eta beste edozein gai, sortu ahala. Gure iritziz, berrikuntza eta ezagutza berriak sortu nahi baditugu, beharrezkoa da hainbat gairi buruzko aldibereko elkarrizketa ugari izatea. Horregatik, hilero saiatzen gara interesgarriak iruditzen zaizkigun elkarrizketa-gaiak plazaratzen.
Zuk ere jaso nahi baduzu, formularioa bete besterik ez duzu.