Roberto Nuño Solinis (zuzendaria)
Osasun ekonomista da ogibidez. Osasun erakundeen kudeaketa eta aholkularitza lanetan aritu da (OME-OMS, PNUD, Munduko Bankua, OPS-PAHO, DFID, BID, etab.). Gaur egun, bera da Osasun Berrikuntzarako Euskal Erakundeko zuzendaria eta bere ikerkuntza gai nagusiak honako hauek dira: gizarte berrikuntza, kalitatearen modelu eta baliabideak, eta antolakuntzaren ikaskuntza, batez ere gaixotasun kronikoen eremuari dagokionean. Gaixo kronikoenganako arretaren kalitatearen hobekuntzara zuzenduta dagoen Innovative Care for Chronic Conditions ereduaren eginkide da
Harremanetarako telefonoa: 94 453 68 96
E-maila: nuno@bioef.org
Anaitz Leunda Iñurritegi (zuzendaritzako idazkaria)
Filologia Ingelesean lizentziaduna, eta Zuzendaritzako Idazkaritzan diplomaduna. Duela lau urte hasi zen O+Berriko zuzendaritzako idazkari lanetan.
Harremanetarako telefonoa: 94 453 68 96
E-maila: leunda@bioef.org
Naiara Artaza Aristondo (Prospektibako arduraduna)
Abokatu ekonomista da. Lehenago beste zenbait nazioarteko erakundetan eta aholkularitza estrategikoaren alorrean egin izan du lan. 2003tik, bera da O+Berriko Prospektibako arduraduna.
Nuria Toro Polanco (ikertzaile seniorra)
Administrazio eta Enpresen Zuzendaritzan lizentziaduna da, eta aholkularitza estrategikoaren alorrean egin izan du lan lehenago. Duela bost urte hasi zen lanean O+berrin, osasunaren kudeaketari buruzko ikertzaile lanetan.